Gizartea -

Gotzain Konferentzia

Rouco laugarren aldiz aukeratu dute Gotzainen Biltzarreko presidente

Laugarren agintaldia betetzen badu, Rouco izango da Espainiako Gotzainen Biltzarrean presidente gisa denbora gehien eman duen gotzaina, Vicente Enrique y Tarancon kardinalaren ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Maria Rouco Varela kardinala Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidente aukeratu dute laugarren aldiz, 75 urte (apezpikuen adina jubiltzeko) bete baino sei hilabete lehenago. Urte erdi barru, beraz, Madrilgo artzapezpiku kargua utzi beharko du, horretarako Benedikto XVI.a aita santuari dimisioa aurkeztuta.

Espainiako Gotzain Biltzarrak Rouco Varela berriro hautatzea erabaki du, Espainiako Elizaren zuzendaritzan aldaketarik ez izateko. Abuztuaren 20an, 75 urte betetzean, Roucok dimisioa aurkeztu eta, horrekin batera, Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidentetza utzi beharko luke, baina baliteke Aita Santuak erretiroa hartzeko baimenik ez ematea oraingoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea