Gizartea -
NAFARROA
Onik aurkitu dute Nafarroako adin txikikoen zentro batetik falta zen nerabea
Olaia Moreno Area, 15 urtekoa, Itza Zendean topatu dute, familiaren lagun baten etxera zihoala.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Foruzaingoak onik aurkitu du abenduaren 22tik Nafarroako adin txikikoen zentro batetik falta zen 15 urteko neskatoa. Bere borondatez ihes egin zuela baieztatu dute.
Olaia Moreno Area, 15 urtekoa, Itza Zendean topatu dute, familiaren lagun baten etxera zihoala.
Antza denez, nerabeak bazkaltzeko hitzordua egina zuen, sare sozial baten bitartez, familiaren lagun batekin. Horren jakitun, Foruzaingoak zaintza dispositibo bat ezarri du eta bertan atzeman du.
Agenteek nerabea aurkitu ostean, senideek berarekin hitz egiteko aukera izan dute. Ondoren, adin txikikoen zentrora eraman dute berriro.
Bestalde, Foruzaingoak eskerrak eman dizkie nerabea topatzeko lan egin duten guztiei: senideak, adin txikikoen zentroak, adiskideak, etab.