Gizartea -

EZBEHARRAK

Suhiltzaile bat eta emakume bat zauritu dira Bilbon, sute banatan

Lehen sutea 00:27 aldera izan da Santutxuko Jabugo urdaitegian eta bigarrena handik gutxira erdialdeko Henao kalean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi sute izan dira bart Bilbon eta bi pertsona zauritu dira Udaletik jakitera eman dutenez.

00:27 aldera piztu da lehen sutea Santutxu auzoan, Iturriaga auzoko 80. zenbakian dagoen Jabugo urdaitegian. Lokalean ez da kalte larririk izan baina suhiltzaile bat sendatu behar izan dute zauritu egin baita lanean ari zela.

Bigarren sutea 00:35 aldera izan da Henao kaleko etxebizitza batean. Kasu honetan ere kalteak txikiak izan dira baina bizilagun bat ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Suteak Santutxu Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak