Gizartea -
Lan-ezbeharrak
Langile bat hil da aldamio batetik behera erorita, Eibarren
36 urteko behargina Juan Gisasola kaleko eraikin baten aurrealdea konpontzeko lanak egiten ari zen ezbeharra gertatu denean.
Erredakzioa
36 urteko langile bat hil da gaur goizean Eibarren (Gipuzkoa) aldamio batetik behera erorita, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Lan-ezbeharra 08:10ean gertatu da eta Ertzaintzak ikerketa abiarazi du zerk eragin duen argitzeko.
Eibarreko Juan Gisasola kaleko eraikin baten aurrealdea konpontzeko lanak egiten ari zen ezbeharra gertatu denean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea