Gizartea -

Erasoa Donostian

Ertzain bati txistua bota eta 'etarren bila' joateko esan dio

Gipuzkoako Fiskaltzak 16 hilabeteko kartzela zigorra eskatu du jatorriz argeliarra den gizonezko baten kontra, agintaritzaren kontrako atentatu delitua egozten diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren agenteei ustez eraso egin, listua bota eta "etarrak bilatzera" joan daitezela esateagatik salatu dute Donostian jatorriz argeliarra den gizonezkoa. Fiskaltzak 16 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du bere kontra.

Gertakaria joan den urriaren 11n jazo zen Donostiako Zurriola auzoan. Antza, lagun talde bat bizilagunei "arazoak" sortzen ari zela eta Ertzaintzari deitu zioten auzotarrek.

Akusazioko txostenean azaltzen denez, auzipetua agenteak iraintzen hasi zen, "mafiosoak, arrazistak eta harroputzak" deituz,&' || 'nbsp; bakean uzteko eskatu zien eta "etarren bila" joateko gaineratu zien.

Txostenak dioenarenn arebera, ondoren ertzainetako bati txistua bota zion eta eraso egiten saiatu zen.

Agintaritzari atentatua egitea egotzita 16 hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea