Gizartea -

2019an

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek greban jarraituko dute

Deialdi berriak deitu dituzte 1.500 langileek, izan ere, beraien hitzetan "udaletako mozio babesez gain, ez digute jaramonik egin".

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuen langileak greban. Argazkia: EITB
Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuen langileak greban. Argazkia: EITB
Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuen langileak greban. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek greba egin dute astelehen honetan, Bilboko kaleetan barrena, eta bere horretan jarraituko dutela adierazi dute, orain arte egindako aldarrikapenek "fruiturik izan ez dutela" argudiatuz.

Bi deialdi ezberdin zeuden deituta, eta horrenbestez, bi manifestazio egin dira: batetik, ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek 24, 26, 27, 28, 29 eta 31 egunetan deitu dute, eta bestetik, CCOOk Gabon-egunean eta Gabon-zaharrean soilik deitu du.

ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek deitutako martxa EITBren paretik abiatu da, eta Diputazioaren egoitza nagusian aurrean bukatu da; lan baldintza hobeak aldarrikatu dituzte manifestariek,  'Ziurtasuna lanbidean eta kalitatea zerbitzuan' lelopean.

Greban jarraituko dutela iragarri dute, beraz, protesta egun gehiago deitu dituzte. Langileen hitzetan, "udaletako mozio babesez gain, ez digute jaramonik egin". 1.500 langile inguru batu dira manifestazio horretara.

CCOOk deitutako protestan, bestalde, 100 bat langile batu dira Diputazioaren aurretan. Bertan, Alaska abeslari espainiarraren abesti baten hitzak erabili dituzte: "nori axola zaio gure hitzarmenak, nori axola zaio guk sinatzea, ni holakoa naiz eta horrela jarraituko dut, nahi dudana lortu arte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea