Gizartea -
Eguraldia
Hotza, izotza eta behe-lainoa, urteko lehen egunean
Goizeko lehen orduetan izotza sortu da hainbat tokitan, eta abisu horia indarrean egon da 10:00ak bitartean.
Agentziak | Erredakzioa
Eguraldiari dagokionez, zaharrak berri urteko lehen egunean.
Hotzarekin hasi dugu urtea, eta leku askotan baita behe-lainoarekin ere. Lainogune horiek desegin ostean, hegoaldean giro eguzkitsua nagusituko da eguneko ordu gehienetan. Kostaldean, ordea, behe-hodei dezente izango dira eta orduak igaro ahala ugarituz eta barnealdera hedatuz joango dira.
Egunaren amaieran zerua hodeitsu egongo da eta baliteke ipar partean euri pixka bat egitea. Tenperaturan ez da gorabehera handiegirik esperoa, agian apur bat behera egingo dute barnealdean. Ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik barnealdean ezarritako abisu horia 10:00ak arte egon da indarrean.