Gizartea -

Emakumeen alde

Zapatero, emakumeen alde gehien egin duten ehun pertsonen artean

Zerrenda horretan, Norvegiako lehen ministroa, Jens Stoltenberg; Finlandiako presidentea, Tarja Halonen; eta Liberiakoa, Ellen Jonson Sirleaf, ere agertzen dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Women Deliver erakundearen arabera, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea munduan emakumeen alde gehien egin duten ehun pertsonetako bat da, bera baita Europan Gobernua osatzeko emakume gehien sartu dituena.

Moncloako webgunean gaur kaleratu dutenez, Women Deliber erakundeak "Women Deliver 100" zerrenda kaleratu du, emakumeen alde lanean gehien nabarmendu diren pertsonak azpimarratzeko. Gobernu paritario bat osatzeagatik aukeratu dute Zapatero, Europa osoan ez baitago horrenbeste emakume duen beste Gobernurik.

Zerrenda hau Emakumeen Nazioarteko Egunaren mendeurrena (martxoaren 8an beteko dira ehun urte) ospatzeko kaleratu dute, eta bertan jaso dituzten ehun pertsonek mundu osoko emakume eta neskatoen bizi-baldintzak hobetzeko egin duten lana aitortzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea