Gizartea -

Haur pornografia

Gizon bat atxilotu dute Sestaon, adingabekoak galbideratzea leporatuta

Adingabekoak galbideratzea, haur pornografia eta nerabe biluzien grabazioak Internetetik zabaltzea leporatu diote atxilotutako gizonari

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atxilotuak, 34 urteko gizonezkoak, 12 eta 17 urte bitarteko neskatoak Internet bidez engainatzen zituen. Irudi “lotsagabeak” eskatzen zizkien ustezko pelikula batean aktore bezala parte hartzeko aitzakiarekin. Atxilotuak ikus-entzunezko enpresa baten izena erabiltzen zuen neskatoen ''casting''-a iragartzeko. Enpresa honek Ertzaintzari honen berri eman zion eta jarraian ikerketarekin hasi ziren.Euskadiko poliziaren arabera, helbide elektroniko asko bidali ziren Bilbao eta Sestaoko bi etxe ezberdinetatik iragarki honi erantzuna emanez. Etxe bi hauek arakatzean, Ertzaintzak, Interneten zeuden iragarkiak sartzeko erabili ziren ordenagailuak aurkitu zituen. Horrez gain, neskekin trukatutako mezu asko zeuden. Hauetan, gizonezkoak neskei jarrera pornografiko batean jartzeko eskatzen zien, “kamara aurrean zeukaten jarrera” aztertzeko.Gazte hauek, batzuk bortxatuak eta mehatxatuak izan direnak, espainiako autonomi-erkidego ezberdinekoak zein Latinoamerikakoak dira. Neska batzuk haien grabazioak bidali zituzten eta atxilotuak Internetetik zabaldu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea