Gizartea -

Olabeagan

80 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Olabeagako kaian aurkitu dute gorpua. Dirudienez, ez zeukan indarkeria zantzurik, dena dela, Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Olabeaga. Artxiboko argazkia: Begoña Barrutia
80 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu dute Bilboko itsasadarrean
Olabeaga. Artxiboko argazkia: Begoña Barrutia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

80 urteko gizonezko baten gorpua atera dute goizean Bilboko itsasadarretik Bizkaiko hiriburuko suhiltzaileek, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da orain.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Olabeaga parean aurkitu duten hilotzak ez zeukan indarkeria zantzurik. Halere, autopsia egingo diote, heriotza nola gertatu den jakiteko.

Ezbeharra 08:20an izan da. Ordu horretan, Udaltzaingoak jazotakoaren berri eman die suhiltzaileei.

Berehala, Olabeagako kaira gerturatu dira suhiltzaileak, gorpua handik ateratzeko. Hain zuzen ere, ontzi batean eraman dute Deustuko Zubiraino.

Behin uretatik kanpo, hilotzak indarkeria zantzurik ez zuela ikusi dute. Dena dela, Ertzaintzak laginak hartu ditu, heriotzaren arrazoiak argitu ahal izateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarra Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak