Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bikotekideari eraso egin eta giltzapetzeagatik atxilotu dute Granadan

Biktima zortzi hilabeteko haurdun dago eta bi egun zeramatzan Granadako etxe batean giltzapetuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

59 urteko gizonezkoa atxilotu dute Granadako udaltzainek ustez bikotekideari tratu txarrak eman eta sexu erasoa egiteagatik.

Biktima, zortzi hilabeteko haurdun dago eta bi egun zeramatzan borondatez kontra etxean giltzapetuta.

Emakumearen lagun batek ohartarazi zituen udaltzainak. Bere laguna tratuk txarra jasaten ari zela kontatu zien telefonoz eta bikotekideak Granadako etxe batean borondatez kontra atxikita zuela.

Biktima izatez errusiarra da, gurasoek Errusiatik alabaren lagunari deitu zioten pairatzen ari zen egoera azaldu eta laguntza eskatzeko.

Udaltzainek atzo atxilotu zuten gizonezkoa, jatorriz irakiarra. Etxean sartzea lortu eta ustezko erasotzailearengan inolako susmorik ez pizteko Udaletxeko gai baten inguruan emakumearekin hitzegin behar zutela adierazi zioten udaltzainek gizonezkoari.

Biktima osoasun zentro batera eraman zuten mediku azterketa egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea