Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat hil da Cadreitan, ibilgailuarekin etxe baten aurka talka eginda

41 urteko Milagroko bizilaguna da hildakoa. Hasiera batean, lapurreta batekin zerikusia zuela uste zuen Foruzaingoak, baina azken orduetan hipotesi hori baztertu egin dute.

Cadreitan izandako istripuaren irudia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Cadreitan izandako istripuaren irudia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Cadreitan izandako istripuaren irudia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 urteko gizon bat, Milagro udalerriko bizilaguna, hil da igande honetan, Foruzaingoarengandik ihesean zihoala, Cadreitako etxebizitza baten aurka autoarekin talka eginda.

Cadreitako igerilekuetan izandako lapurretaren berri jaso du 07:00etan Foruzaingoak. Handik zazpi minutura, Tuterako Errepide Segurtasunerako patruilek "auto susmagarria" ikusi dute inguruetan, eta hura jarraitzen hasi dira.

08:00ak pasata, auto horrek kontrako noranzkoa hartu du kale batean, hori dela eta, patruila gerturatu da hura geldiarazteko. Orduan, gidariak ihes egin du autoarekin, abiadura handian.

Patruilek kotxea jarraitu dute. Bat-batean ihes egindakoak autoaren kontrola galdu eta Cuesta de Cascajera kaleko etxebizitza baten aurrealdearen aurka talka egin du.

Suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da gizona. 41 urte zituen Milagroko bizilaguna zen hildakoa. Aurrekari ugari zituen, eta duela gutxi kartzelatik atera zen.

Hasiera batean, igerilekuetan izandako lapurretarekin zerikusia zuela uste izan du Foruzaingoak. Dena dela, igande arratsaldean hipotesi hori baztertu dute Tuterako Polizia Judizialeko agenteek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa