Gizartea -
Nazioarteko lehiaketa
First Lego League Euskadin
Datorren martxoaren 12an First Lego League espainiarra jokatuko da.
Redacción
Arrasateko taldekideak dira, euskal partehartzaileak ordezkatuko dituztenak gaur goizean EHUn egindako aurkezpenean azaldu duten bezala. Partehartzaileak, honelako iniziatibak gazteen kuriositatea sortzeko eta hauek zientziaren, berrikuntzaren eta teknologiaren munduan sartzeko aukerak apartekoak direla uste dute.
Nazioarteko lehiaketa honek kirol lehiaketa baten itxura dauka eta honekin gazteen zaletasuna bultzatu nahi dute zientzia eta teknologiaren alorrean. Lehiaketa hau lau zatitan banatzen da: proiektu zientzifikoan, proiektu teknikoan, lehiaketa robotikoan eta talde lanean.
Euskadiko bost talde sailakatu dira final honetarako: Lauro Ikastola, Bizkaia, Donostiako axular Ikastola, Leintz-Gatzaga taldea, Andoingo la Salle Berrozpen eta Arizmendi ikastola.
Guztira 300 gazte inguruk hartuko dute parte eta irabazleak, World Festivalean edo Eindhoveko (Holanda) europako finalean parte hartu ahal izango dute.