Gizartea -
Laudion (Araba)
Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohiaren laguna lantza batekin erasotzeagatik
Salaketaren arabera, biktima turismo bat gidatzen ari zen, ustezko erasotzailearen bikotekide ohiarekin, metalezko lantza batekin eraso ziotenean.
Agentziak | Erredakzioa
30 urteko gizon bat atxilotu dute Laudion, bere bikotekide ohiaren lagunari metalezko lantza baten puntarekin erasotzea eta buruan zauria eragitea leporatuta.
Segurtasun sailak informatu duenez, gertakaria ostegun gauean jazo zen Arabako herrian.
Salaketaren arabera, biktima turismo bat gidatzen ari zen, ustezko erasotzailearen bikotekide ohiarekin. Lamuza kaleko semaforo batean gelditzean, atxilotutakoa atzeko autotik jaitsi eta biktimari ibilgailutik ateratzeko agindu zion.
Gero, berrogei bat zentimetroko lantza metaliko baten muturrarekin eraso dio, leihoaren kristala zeharkatuta, eta buruko ezker-aurreko aldean jo du.
Odola zerion zauri bat zeukan arren, biktima ibilgailua mugitzeko gai izan zen.
asieran Galdakaoko Ospitalean ingresatu zuten, baina ostiral eguerdian Gurutzetako Ospitalera eraman dute, zaurien larritasunagatik.
Alta jaso ostean, Ertzaintzaren aurrean salaketa jarri zuen. Poliziek ikerketa abiatu zuten, eta erasotzailea atxilotu zuten, lesio larrietako delitu bat leporatuta. Epailearen esku jarri dute erasotzailea.