Gizartea -
ERREGE MAGOEN DESFILEA
Meltxorren eta Gasparren elkartasun mezua jaso du Baltasarrek, Andoainen
Sortutako polemikaren ostean, euren elkartasuna adierazi diote gutun batean. Halaber, antolatzaileek ere beren errespetua azaldu diete.
EITB.EUS
Andoainen Baltasar erregearen hitzaldiak sortutako polemikaren ondotik, Meltxor eta Gaspar erregeek euren elkartasuna adieraziz gutuna idatzi diote. Babesa eskaintzeaz gain, eskerrak ere eman dizkie ilusio banatzaile izan delako.
Baltasarrek Errege Magoen sekretua jakinarazi zien Andoaingo umeei, udaletxeko balkoitik egin zuen mezuan. Gerora, gaizki ulertua izan zela eta "gurasoak etxeko erregeak" direla esan nahi zuela argitu zuen.
Ohiko Baltasar gripeak jota zegoen eta berau ordezkatzeko mesedea eskatu zioten. Segituan baiezkoa eman zuen.
San Juan Bautista egoitzatik eta Zumea plazatik igaro eta udalerriko kaleak zeharkatu ostean, udaletxera heldu ziren. Meltxorrek eta Gasparrek gutunean diotenez, Baltasarrek ez zuen diskurtsoa prestatzeko denborarik izan eta "hizkuntzaren zailtasunak direla medio, gaizki ulertua sortu dezakeen esaldia" zabaldu zuen. "Edonori gertatzerik zitzaion, baita guri ere. Honek ez du kentzen zuk gaurkoan zabaldu duzun ilusioa, zuk gaurkoan eman diguzun klase magistrala, pertsona konprometitua izatearen klase magistrala", azpimarratu dute.
"Zurekin gaude Baltasar, pertsona ona zarelako, besteentzako mundu on bat nahi duzulako eta gaurkoan Errege eguneko ilusio zabaltzaile izan zarelako Andoaingo herrian. Muxu handi bat Meltxor eta Gasparren partez!!!!".
Halaber, antolatzaileek ere beren errespetua azaldu diete.