Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi emakumeri eraso egiteagatik atxilotu dituzte Donostian eta Lazkaon

Donostian, ustezko erasotzailea kalean atxilotu zuten, igandean. Bigarren atxiloketa goizaldeko 02:00etan egin dute etxebizitza batean, Lazkaoko erdigunean.

Lazkao (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Vicente Ruiz
Lazkao (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Vicente Ruiz
Lazkao (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Vicente Ruiz

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan bi gizon atxilotu dituzte Gipuzkoan, genero indarkeria delituak egotzita. Aurrenekoak emakume bati eraso egin dio Donostiako kale batean, eta bigarrenak beste emakume bati Lazkaoko etxebizitza batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Donostian, ustezko erasotzailea igandean atxilotu zuten, 07:00ak aldera, Ertzaintzari abisua eman ondoren. Erasotzaileak biktimari iletik heldu zion, eta lurretik arrastaka eraman zuen Moraza kalean.

Bertaratu ziren ertzainek biktima artatu zuten. Emakumeak “hanketan markak zituen”. 36 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuten.

Bigarren atxiloketa goizaldeko 02:00ak aldera egin dute Lazkaoko erdigunean, etxebizitza batean. Bikotekide ohiak emakumeari ustez eraso egin dio.

Biktimak poliziei azaldu dienez, erasoa etxebizitza barruan gertatu da. Gainera, gizonak emakumearen gauzak leihotik bota ditu, kalean sakabanaturik baitzeuden.

Ondoren, ertzainak etxebizitzan sartu dira. 49 urteko ustezko erasotzailean barruan zegoen, eta atxilotu egin dute, genero indarkeria delitu bat leporatuta.

______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Goierriko albisteak Feminismoa Lazkao albisteak