Gizartea -
Salburuan
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea sastatzeagatik
Medikuek aiztoa gorputzetik ateratzea lortu eta geroago Santiagoko Ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu du Gasteizen bikotekideari aiztoaz eraso egitea leporatuta; gizonak bularrean zeukan labana sartuta agenteak heldu direnean.
Bikotearen etxebizitzara heldu diren medikuek aiztoa gorputzetik ateratzea lortu dute. Geroago hiriburu arabarreko ospitale batera eraman dute eta han zauria osatu eta alta medikua eman diote.
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, erasoa 02:30 aldera jazo da; Ertzaintzak dei bat jaso du Salburua auzoan arma zuriz zauritutako biktima bat zegoela ohartarazteko.
Anbulantzia bat eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren hainbat auto biktimaren etxebizitzara gerturatu dira. Gizonak, heldu direnean, labana bularrean zeukan sartuta, axilatik gertu.
Antza, usteko erasotzaileak eztabaida bat izan ondoren sastatu du bikotekidea. Zantzu horiek ikusita, emakumea atxilotu dute eta datozen orduotan epailearen aurretik pasako da.