Gizartea -

Martxoak 8

Sindikatu abertzaleek elkarrekin ospatuko dute Emakume Langileen Eguna

Lehen aldia izango da egun horretan ELA, LAB, EILAS, EHNE eta HIRU zentralek ekitaldi bateratua egingo dutena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarrekin ospatuko dituzte lehen aldiz Emakume Langileen Nazioarteko Eguneko (martxoak 8) ekitaldiak, EAEko hiriburuetan eta Iruñean.

Zentralek aurreratu dutenez, goizeko hamarretan hitzaldiak egingo dituzte. Horietan, emakume langileen egoera aztertu eta lantokietan bereizketari aurre egiteko proposamenak egingo dituzte.

Helburua "informatzea, arazoa gizartean zabaltzea eta beste eredu ekonomiko eta sozial bat bultzatzea" izango da.

Horrez gain, eguerdian manifestazioak egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea