Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Donostian, adin txikiko bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik

Eraso saiakera bart gertatu da Matigoxotegi eremuan. Neskak ihes egin eta laguntza eskatzea lortu zuen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaltzaingoak 24 urteko gizon bat atxilotu du bart, adin txikiko bati sexu-erasoa egiten saiatzea egotzita.

Eraso saiakera atzo gertatu zen Matigoxotegi inguruan, Intxaurrondo eta Egia artean. Neskak ihes egin eta inguruan zeuden pertsonak ohartaraztea lortu zuen. Azken horiek Udaltzaingoari deitu zioten.

Tokira bertaratutako udaltzainek gizonezkoa identifikatu eta atxilotu egin zuten, sexu-eraso delitua leporatuta.

______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Donostia albisteak Indarkeria matxista Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Matxismoa Umeak albisteak gaur Sexu erasoak