Gizartea -
Madrilen
Zortzi urteko semea autoan utzi du prostibulora joateko
Mutikoak ordu bete baino gehiago zeraman autoan abandonatuta eta Poliziak bere aita, 39 urteko gizona, atxilotu egin du.
Erredakzioa
Semea autoan bakarrik utzita prostibulora joan den 39 urteko gizonezkoa atxilotu du Poliziak Madrilen.
Ohar batean kaleratu dutenez, gizonezkoak ordu bete baino gehiago zeraman prostibuloan.
Gertakaria atzo gauean izan zen. Footing egiten ari zen gizonezko batek haur bat entzun zuen negarrez, auto barruan laguntza eske garrasika ari zen.
Autoko ateak kisketaz itxita zeuden eta leihoak erabat lurrunduta. Aitak bakarrik utzi zuela esan zion haurrak korrikalariari eta berehala Poliziari eman zion gertatzen zenaren abisua.
Agenteek inguruko prostibulo batean topatu zuen haurraren aita, 39 urteko gizonezkoa, eta atxilotuta dago.