Gizartea -

Tabakoaren aurkako legea

Eusko Jaurlaritza txokoetan erretzeko debekuaren alde dago

Rafael Bengoak zuzentzen duen Sailak agiri bat bidali du tabakoaren kontrako legearen ereabilerak txokoetan edo elkarte gastronomikoetan duen eragina zehazteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txokoetan eta elkarte gastronomikoetan erretzearen harira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak esan du "eremu publikoak direla, eta beraz, horietan erretzea debekatu behar dela".

Rafael Bengoak zuzentzen duen Sailak agiri bat bidali du tabakoaren kontrako legeak txokoetan edo elkarte gastronomikoetan duen eragina zehazteko; izan ere, azken asteotan irakurketa oso ezberdinak egiten ari dira gai horri buruz.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren agiri horrek azaltzen duenez, zenbaitetan ulertu izan da txokoetan, oraingoz, erretzeko baimena dagoela, baina "erkidegoen arteko adostasun maila bat lortu behar dugu irizpidea finkatzeko, eta behin hori izanda, betetzen hasteko eskatuko dugu".

Ildo horretan, erkidegoek eta Osasun Ministerioak lan talde bat osatu dute araua argitzeko, eta miaketak eta isunak noiz eta nola jarriko dituzten zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea