Gizartea -
Gipuzkoa
83 urteko gizon baten gorpua agertu da Leaburuko ubide batean
Gorpuak “ez du inolako indarkeria zantzurik”. 13:00ak aldera topatu du partikular batek baratze artean.
Agentziak | Erredakzioa
83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute gaur Leaburuko (Gipuzkoa) ubide batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Gizona ostegunean desagertu zen.
Gorpuak “ez du inolako indarkeria zantzurik”. 13:00ak aldera topatu du partikular batek baratze artean.
Gorpua Donostiako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, bertan autopsia egiteko eta heriotzaren arrazoiak zehazteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea