Gizartea -

Epaimahaia elkartu da

Pablo Ibar auzia: zinpekoen hausnarketa hasi da

Erabakia edozein dela ere, errudun zein errugabe, aho batez hartu beharko dute epaimahaiko 12 kideek. Erabateko adostasunik egon ezean, epaiketa baliogabetzat joko dute eta errepikatu egingo da.

Pablo Ibar, epaiketako azken egunean. Argazkia: EFE
Pablo Ibar, epaiketako azken egunean
Zortzi emakume eta lau gizonen esku dago Pablo Ibarren etorkizuna

1:23

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ibar euskal jatorriko estatubatuarraren aurkako laugarren epaiketa amaitu da, eta dagoeneko zinpekoen hausnarketa hasi da Fort Lauderdaleko (Florida, AEB) gorte federalean.

Floridan, Pablo Ibarren aurkako epaiketa epaiaren zain gelditu zen bart, fiskalak eta defentsak ondorioak aurkeztu ondoren.

Epaiketaren azken saioan, defentsak Pablo Ibarri jarritako zigorra baliogabetu eta aske uzteko eskatu zuen, fiskala bere argudioetan urrunegi joan dela iritzita.

Ondorioak aurkezteko garaian, Chuck Morton fiskalak Pablo Ibar libre ez uzteko eskatu zion epaimahaiari. "Ez utzi libre hiltzaile hau", esan zuen. Berehala, protesta egin zuten defentsako abokatuek, eta epaiketa baliogabetzeko eskatu. Dena den, Dennis Bailey epaileak atzera bota zuen eskaera hori.

Benjamin Waxman defentsako abokatuetako batek, bere aldetik, hiltzailea eta Pablo Ibar pertsona bera ez direla azpimarratu zuen. Horren arabera, "arrazoizko zalantzak" daude auziko pieza bakoitzean.

Epaimahaia 09:00etatik 20:00etara elkartuko da. Erabakia edozein dela ere, errudun zein errugabe, aho batez hartu beharko dute epaimahaiko hamabi kideek. Erabateko adostasunik egon ezean, epaiketa baliogabetzat joko dute eta errepikatu egingo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Pablo Ibar bideoak Epaiketak argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak