Gizartea -
Angulak San Sebastian
Angula: jaiotzetik misterioz betetako jaki preziatu eta polemikoa
Geroz eta angula gutxiago dagoela diote ikerlariek, ez daude ados horrekin angulariak. Neurria hartu beharra dago angulak babesteko, baina horretarako elkarlana eskatzen dute batzuek eta besteek
Unai Eizagirre, Orioko angulariak txiki-txikitatik harrapatu ditu angulak. Urritu egin direla onartzen du, baina ez dago ados, harrapaketa astebetera ekartzearekin. Lizentziarik ezin eskualdatu eta ezin berririk egin, hori ere ez da erabaki egokia berarentzat. Esti Diaz, Aztiko ikerlariaren hitzek argi utzi dute Ipar Europan urritu egin dela angula eta neurriak hartu beharra daudela eta prest daude elkarlanerako. Dani Lasak, azpimarratu du, angula gutxi izateak egiten duela jaki preziatu. Entzuleen iritzia ere bildu dugu, San Sebastian bezperan, angulak jatea tradizio den egunean.