Gizartea -

Alerta fasea

Larrialdi Plan Berezia abiatu dute EAEn uholde arriskuagatik

Arduradunak ibai arroen jarraipen etengabea egiten ari dira.

Oria ibaia Usurbilen (Gipuzkoa). Argazkia: Maria Jesus Echeverria
Oria ibaia Usurbilen (Gipuzkoa). Argazkia: Maria Jesus Echeverria
Oria ibaia Usurbilen (Gipuzkoa). Argazkia: Maria Jesus Echeverria

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Larrialdi Plan Bereziaren alerta fasea abiatu du EAEn, uholde arriskuagatik, ibaien egoera eta datozen orduetarako euri-jasen iragarpena ikusita.

Datozen orduotan egoerak okerrera egin dezakeela eta, alerta fasea abiatu dute agintariek. Oraindik ez da arazorik izan, baina inguruabarrak eta iragarpena ikusita, baliteke uholdeak izatea, Segurtasun Sailak agiri batean azaldu duenez.

Fenomeno naturalekin eta eguraldi iragarpenekin lotutako inguruabar bereziak aurreikusten dituztenean jartzen dute martxan normalean alerta fasea.

URA Uraren Euskal Agentzia, Euskalmet eta Aldundiak ibai arroen jarraipen etengabea egiten ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uholdeak