Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Getxon bikotekidea jotzeagatik

Erasoa astearte goizaldean izan zen, bikotearen etxean. Getxoko Udalak erasoa gaitzetsi du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo bikotekidea jotzea egotzita, Udalak ohar batean jakinarazi duenez.

Erasoa astearte goizaldean, 01:40 aldera, jazo zen, bikoteak duen etxebizitzan. Agenteak bertaratu zirenean, emakumea artatu eta gizona atxilotu zuten, genero indarkeriaren delitua egotzita. Gizonezkoa epailearen esku geratu da berriki.

Udalaren gaitzespena

Keltse Egiguren Getxoko Udaleko Berdintasun zinegotziak erasoa gaitzetsi eta gogorarazi du "emakumeen kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa larri eta onartezina" dela, "baita emakumeen duintasun eta segurtasunari erago egiten dion arazo sozial larria ere".

Bestalde, tratu fisiko edo psikologikoak jasaten dituzten emakumeei Getxoko gizarte zerbitzuetara jotzeko eskatu die. "Babes osoa jasoko dute bertan egoera horri aurre egiteko", azaldu du.

______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa