Gizartea -
Gertakaria Nafarroan
Hiru atxilotu Tafallan eta Mendabian lapurretak egitea egotzita
Atxilotuetako bati,30 urteko gizonezkoari, Mendabiako etxe batean 7.700 euroko balioa duen materiala lapurtzea egozten diote. Antza, lapurtu zituen ateak eta hesiak ondoren bere etxean jarri zituen.
Erredakzioa
Hiru pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak Nafarroan, horietako biri Tafallako etxe batean lapurreta egin izana egozten diete eta beste bati Mendabiako txalet batean.
Joan den otsailaren 22an, Tafallako etxe batean egindako lapurretaren salaketa ipini zuten Guardia Zibilaren kuartelean. Antza, 4.000 eurotan balioztatutako lau habe eta burdinezko hiru hesi hartu zituzten lapurrek.
Gertakariarekin zerikusia dutelakoan, 24 urteko bi gazte atxilotu dituzte, jatorriz errumaniarrak dira, baina Iruñean bizi dira.
Egun batzu lehenago Mendabiako Guardia Zibilak etxe batean egindako lapurretaren berri jaso zuen. Burdinezko ate bat, altzairuzko zortzi hesi eta beharretarako etxetxo bat lapurtu ziotela salatu zuen, 7.000 euroan balioztatu zuten materiala.
Lapurretarekin zerikusia duelakoan 30 urteko gizonezkoa atxilotu dute. Antza, bere etxean ipinita zuen ustez lapurtu zuen materiala.