Gizartea -
Ezbeharra Nafarroan
86 urteko gizon bat Allotzen, bere traktorea iraulita
Lerate eta Allotz lotzen dituen errepidean jazo da istripua, NA-7171 errepidean, San Jorge Monasteriotik hurbil. Laborantzako lursail batean lanean ari zen gizona.
Erredakzioa
86 urteko gizon bat hil da gaur bere traktorea iraulita Allotzen, Deierriko bailaran, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Laborantzako lursail batean lanean ari zen gizona.
Istripua biktimaren senide batek ikusi du 17:19 aldera. Senide horrek Nafarroako larrialdi zerbitzuei abisua eman die.
Abisua jaso ostean, Lizarrako anbulantzia bat bertaratu da.
Lerate eta Allotz lotzen dituen errepidean jazo da istripua, NA-7171 errepidean, San Jorge Monasteriotik gertu. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea