Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek bere bikotekidea hil du Sevillan
Larrialdi zerbitzuei deitu die eta krimena aitortu du. Atxilotuta dago, polizia-etxean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon batek bere bikotekidea, 69 urteko emakumezko bat, hil du Sevillan. Jazoera Dos Hermanas udalerriko Las Portadas auzoan gertatu da, Cepeda kaleko etxebizitza batean.
17:00ak aldera, ustezko hiltzaileak larrialdi zerbitzuei deitu die eta krimena aitortu du. Polizia Nazionala, Udaltzaingoa eta mediku zerbitzuak mobilizatu dituzte. Hildakoaren alabak ere larrialdi zerbitzuei eman die abisua.
Ustezko hiltzailea atxilotuta dago, polizia-etxean.
-----------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.