Gizartea -

Ebakuntza egingo diote

Ekuadorreko hiritar baten emazteari ez diote Bilbora etortzen utzi

Ekuadorren dagoen Espainiako kontsulatuak bertako hiritar baten emazteari ez dio Estatuan sartzen utzi. Gizonak Bizkaian bizi eta lan egiten du eta belarrian daukan tumore bat kenduko diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko Jose Fredi Villalta Garcia Arrigorriagan (Bizkaia) bizi da. Villaltak Estatuan lan egiten du 2.000. urtetik. Villaltak adierazi duenez, Ekuadorreko Guayaquil herrian dagoen Espainiako kontsulatuak ez dio bere emazteari, Meiri Margota Bustamante Mendozari, Bilbora etortzen utzi, "bidaiaren arrazoia argi ez egoteagatik" eta "Estatura lan egitera joan nahi" dela iritzita.

Villaltari bi aldiz ebakuntza egin diote belarrian duen tumore batengatik. Iragan urtean bere emaztearekin biltzeko izapide guztiak egin zituen, baina Guayaquilen "beti oztopoak jartzen zizkioten".

Basurtuko Ospitalean berriz ere ebakuntza egin behar zuela ezagutzean, kontsulatura ospitaleak emandako osasun-ziurtagiria bidali zuen, baina horretan ere "ez diote jaramonik egin".Guayaquileko Espainiako kontsulatuan berriro aztertzeko helegitea aurkeztuko dutela adierazi du Javier Galparsoro Villaltaren abokatuak. Horrez gain, Espainiako Herriaren Defendatzailearen aurrean kexa bat aurkeztuko du. Galparsorok gogorarazi duenez, bisa bat ukatzen duten aurreneko aldia ez da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea