Gizartea -
Gertakizuna
Adingabe batek txalupa bat ostu du Bilbon, eta ondoren erreskatatu behar izan dute
Txalupa Suhiltzaileei ostu die nerabeak. Herritarrek itsasadarretik ateratzeko laguntza eman behar izan diote.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hamazazpi urteko mutil batek Suhiltzaileen txalupa bat ostu zuen igandean Bilbon, eta, ondoren, herritarrek laguntza eman behar izan zioten Itsasadarretik ateratzeko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, adingabeak Deustuko zubiaren parean lapurtu ei zuen txalupa, eta, 07:30ean, erreskatatu behar izan zuten Francesc Macia kalearen parean.
Nerabea Basurtuko Ospitalera eraman zuten, eta, ondoren, atxilotu egin zuten, txalupa ostea eta horri kalteak eragitea egotzita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea