Gizartea -

Araba

Samaniegoko suteagatik kaltetutakoei ia milioi bat eurorekin lagunduko diete

Ezbehar hartan suntsitutakoa ordezten duen makineria erosteko laguntza emango du Arabako Aldundiak.

Samaniegoko sutean kaltetutakoei bideratutako laguntzak. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak
Samaniegoko sutean kaltetutako pabiloiak eta suhiltzaileak bertan lan egiten
Samaniegoko sutean kaltetutakoei bideratutako laguntzak. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiak ia milioi bat euro bideratuko ditu joan den azaroaren 16an, Arabako Samaniego herrian, gertatu zen sutearengatik kalte hartutako pertsonak laguntzeko. Sute horretan, erabat suntsituta geratu ziren, guztira, 15 pabiloi eta bertan gordetzen ziren tresnak eta makineria.

Horretarako, Gobernu Kontseiluak foru arau proiektu bat onetsi du, eta Arabako Batzar Nagusiei bidaliko zaie onets dezaten. Proiektu horren barruan, aparteko laguntza lerro bat jasotzen da, 950.000 eurokoa, ezbehar hartan suntsitutakoa ordezten duen makineria erosteko.

Sutearen handitasunagatik, pabiloiak eraitsi egin behar dira eta bertan gordetzen zen makineria zeharo erabilezin geratu da. Horrek ekonomia eta gizarte kalte larria dakarkie batez ere nekazaritzan eta ardogintzan diharduten biztanle askori, eta beste jarduera ekonomiko batzuei ere bai.

Egoera horrek ziurgabetasun handia sortu du kaltetutako ustiategietan, haien etorkizuneko bideragarritasuna zailagotuz, eta are arrisku larriagoan ipiniz haien jarraitutasuna.Arrazoi horregatik, Gobernu honek, jasandako kalteak arintzeko bideak eratzeko beharraren eta presaren jakitun, erlojuaren kontra lan egin du suntsitutakomakineria – nekazaritzakoa nahiz industria jardueretan erabilitakoa – ordezteko balio duten aparteko laguntzak diseinatzeko, helburua izanik kalte hartutako ustiategiaklehengoratzea eta berriro lanean ipintzea, haien jarduera ekonomikoak ahalik eta kalte gutxien jasateko moduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Dirulaguntzak gaur