Gizartea -
Polizia operazioa
Pedofilo bat atxilotu dute Iruñeko bizilagun batek jarriko salaketa bati esker
Salatzaileak haur pornografia elkartrukatzen zuen WhatsAppeko talde batez ohartarazi zuen. Baliteke atxiloketa gehiago egitea.
AGentziak | erredakzioa
Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Albaceten, Iruñeko bizilagun batek jarritako salaketa bati esker. Atxilotutakoaren bi sakelakoetan 500 artxibo pedofilo baino gehiago atzeman dituzte agenteek. Operazioa zabalik dago, eta baliteke atxiloketa gehiago egitea.
Iruñeko herritar batek jarritako salaketa baten harira abiatu zuten ikerketa. Salatzaileak haur pornografia elkartrukatzen zuen WhatsAppeko talde baten berri izan zuen, eta Espainiako Polizia ohartarazi zuen.
Ikertu ostean, 22 urteko gizonezko bat atxilotu dute Albaceten, eta haren etxea miatu. Bi sakelakotan 500 artxibo pedofilo baino gehiago atzeman dizkiote. Gizonak ez zuen aurrekaririk.
Gizonak egindakoa aitortu du. Agenteei azaldu dienez, txat horretako kide zen atzerrian bizi diren beste gizon batzuekin batera, eta haur pornografia bidaltzen zioten elkarri .