Gizartea -

Alerta laranja

Elurrari aurre egiteko plana aktibatu du Iruñeko Udalak

Elurra kentzeko eta gatza botatzeko ibilgailuak lanean izango dira asteburu osoan zehar.

Elurra Iruñean, 2018ko otsailean / Argazkia: EFE.
Elurra Iruñean, 2018ko otsailean.
Elurra Iruñean, 2018ko otsailean / Argazkia: EFE.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurrari aurre egiteko plana jarri du martxan Iruñeko Udalak ostiral arratsaldean, bigarrenez negu honetan, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorrak esan duenez.

Izan ere, Aemetek elurra iragarri du, batez ere larunbat arratsaldean eta igande goizaldean, 200-400 metroko elur-kotan. Elurraren lodiera 5 zentimetrokoa izan daiteke.

Gainera, Nafarroa erdialdean alerta dago aktibatuta haizeagatik. Larunbat goizean, eta arratsaldera arte, 75 kilometro orduko haize boladak egon litezke.

Horregatik, martxan jarri dituzte elurrari aurre egiteko Udalaren baliabideak, hau da, elurra kentzeko eta gatza botatzeko ibilgailuak eta ekortzaileak zein obren, garbiketaren eta lorategien ardura duten enpresen ibilgailuak, elurrerako, izotzerako eta gatza botatzeko moldatuak.

Negu honetan, gatza banatzeko beste puntu bat izango da Sadar kalean. Horrek, lana erraztuko du Nafarroako hiriburuaren hegoaldean. Hori da aurtengo berritasun nagusia. 600 tona gatz dituen Trinitarios kalean dagoenari gehituko zaio.

Azkenik, garraio publikoa erabiltzea gomendatu du Udaltzaingoak. Autoa erabiltzen bada, oso motel ibiltzea eta balazten erabilera saihestea ere gomendatu du. Oinezkoei kontuz ibiltzeko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Denboraleak Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak