Gizartea -

Ikerketa

Bi emakumeren heriotza ikertzen dabiltza, Tenerifen eta Caceresen

Santa Cruz Tenerifekoan aurkitutako hilotzak indarkeria zantzuak zituen. Bestalde, txirrindulari batzuek emakume baten gorpua aurkitu dute Galisteon (Caceres).

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia Nazionala 60 urteko emakume baten heriotza ikertzen ari da Santa Cruz Tenerifekoan. Biktimaren hilotza igande eguerdian (12:35 aldera) aurkitu zuten haren etxebizitzan, Ofra auzoan, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak jakitera eman duenez.

Gorpuak indarkeria zantzuak zituen, hainbat egunkarik zehaztu dutenaren arabera. Ordu horretan, emakumearen senitarteko batek deitu zuen larrialdi zerbitzuetara.

Bestalde, Galisteon (Caceres), Jerte ibaitik gertu, emakume baten hilotza agertu ondoren, ikerketa abiatu du Guardia Zibilak.

Inguru horretatik zebiltzan txirrindulari batzuek aurkitu zuten gorpua, Gobernuaren Ordezkaritzaren esanetan.

Behin abisua jasota, agenteek Caceresko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten hilotza, eta gaur bertan egingo diote autopsia.

________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa