Gizartea -
GIPUZKOA
Ilarak sortu dira AP-8an, Zarautzen eta Getarian izandako bi istripuren ondorioz
Txapazko bi istripu gertatu dira kilometro bateko tartean, Bilbora bidean, eta lau kilometrora arteko ilarak sortu dira. Inor ez da zauritu.
EITB.EUS
Bi autoren arteko bi txapa istripu gertatu dira gaur goizean AP-8 autobidean, Getarian eta Zarautzen, eta lau kilometrora arteko auto-ilarak sortu dira Bilbora bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Bi istripuak kilometro bateko tartean gertatu dira. Dena den, ez da inor zauritu.
Ezbeharren ondorioz, auto-ilarak sortu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea