Gizartea -

indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik

28 urteko atxilotutakoak emakumea kolpatu eta iraindu zuen. Erasotzailearen ihesi, logela batean giltzapetu zen biktima.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 28 urteko gizaseme bat atxilotu zuen atzo bikotekideari eraso egiteagatik, Gasteizko Udalak ohar batean jakinarazi duenez.

Erasoa atzo jazo zen, Salburua auzoko etxebizitza batean. Larrialdi zerbitzuek dei bat jaso zuten, bikote batek izan zuen eztabaida latzaren berri emateko. Emakumeak bertara joan ziren agenteei kontatu zienez, gizonak kolpatu eta iraindu egin zuen, eta logela batean giltzapetu zen, tratu txar gehiago ez jasateko.

Horren lekukotza kontuan hartuta eta gorputzean zituen ageriko markak ikusita, agenteek gizonezkoa atxilotu zuten, genero indarkeria egotzita. Gizona gaur igaro da epaile aurretik.

______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Indarkeria matxista Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Salburuari buruzko albisteak