Gizartea -

Trafikoa

Hiru lagun zauritu dira hainbat ibilgailuk A-15 autobian izandako istripuan

Iruñeko noranzkoan, itxi egin behar izan dute autobia, nahiz eta dagoeneko trafikoa normaltasunera itzuli den. Gutxienez, lau autoren arteko istripua izan da 09:30 aldera Andoainen jazotakoa.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat ibilgailuren artean izandako istripuak hiru zauritu eta auto ilara luzeak eragin ditu A-15 autobian, Andoainen. Dirudienez, ezbeharrean lauzpabost ibilgailuk elkar jo dute, 09:30 aldera, nahiz eta dagoeneko trafikoa normaltasunera itzuli den.

Eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez, hiru lagun zauritu dira istripuan, baina ez dute horien egoeraren berri eman.

Ertzaintzak A-15 autobia itxi behar izan du, eta 162. irteeratik desbideratu dute trafikoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Iruñea Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Andoain Albisteak A-15 autobia