Gizartea -

TRAFIKOA

Goiz korapilotsua AP-8an eta N-1ean, hiru istripuren ondorioz

AP-8an, Galdakaon, Irunerako noranzkoan, bi ezbehar gertatu dira 30 minutuko tartean, eta pertsona bat arin zauritu da. Ordizian, ostera, hiru ibilgailuk talka egin dute eta ilarak sortu dira.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trafikoa bere onera etorri da Galdakaon eta Ordizian, goiz korapilotsua izan ondoren. Orotara, hiru istripu gertatu dira: bi AP-8an, Galdakaon, eta bat N-1 errepidean, Ordizian.

Galdakaon, bi ezbehar jazo dira, eta, ondorioz, bost kilometrorainoko ilarak sortu dira Irunera bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lehendabiziko istripua 07:00etan izan da, eta hiru ibilgailuk egin dute talka. Eskuineko erreia oztopatu dute, eta, ondorioz, ilarak sortu dira.

07:30 aldera, beste bi ibilgailuk jo dute elkar, eta horrek areagotu egin ditu aurretik zeuden ilarak.

Pertsona bat arin zauritu da, eta osasun zentro batera eraman dute.

Ordizian, hiru autok elkar jo dute gaur goizean N-1 errepidean, eta auto ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Istripua 07:40 aldera gertatu da, Donostiarako noranzkoan.

Istripuaren ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Ordizia albisteak Albisteak N-1 azken ordukoa