Gizartea -

Itxaronzerrendak

Osakidetzak itxaronzerrendak egonkortzeko plana jarri du martxan

Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendariak Osakidetzako itxaronzerrendetan hobekuntzak egiteko jarduera plana azaldu du gaur Rafael Bengoa Osasun sailburuarekin batera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendariak esan duenez, Euskal Osasun Zerbitzuak itxaronzerrendak egonkortzeko plan bat jarriko du martxan aurten. Egitasmo berri honen helburua itxaronzerrendak gehiago ez handitzea izango da.

Plan honen bidez, errekurtso publikoak optimizatu eta horiei lehentasuna eman nahi diete, eta ''sistemaren iraunkortasuna ziurtatzera'' bideratuta dago.

Besteak beste, kirurgiako itxaronzerrendetan egoteko batez besteko epea 55 egun baino gehiagokoa ez izatea lortu nahi dute. Joan den urtean, esaterako, 52,4 egunekoa izan zen.

Helburu hori paziente gehiagorekin lortzeko, hainbat neurri bildu dituzte planean; ebakuntza-gela berriak zabaltzea, arratsaldeetan ohiko eta ez-ohiko lanaldiak areagotzea eta klinika pribatuekin elkarlanean aritzea, pazienteak bertara bideratzeko.

Neurri hauez gain, endoskopia digestiborako ekipamendua eta ekografo kopurua handituko dituzte eta eta autokontzentrazioari eutsiko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea