Gizartea -
Aranbizkarra auzoa
Ama bat eta haren semea zauritu dira Gasteizen, auto batek zebra-bidean harrapatuta
Ezbeharra ostegunean gertatu zen. Duela aste gutxi batzuk nerabe bat hil zen Arabako hiriburuan, auto batek zebra-bide batean harrapatuta.
Agentziak | Erredakzioa
20 urteko ama bat eta bi urteko semea zauritu ziren ostegunean, Aranbizkarra auzoko zebra-bide batean auto batek harrapatuta. Biak Txagorritxu Ospitalera eraman behar izan zituzten, baina dagoeneko sendagiria jaso dute.
Ezbeharra ostegunean gertatu zen. Duela aste gutxi nerabe bat hil zen Arabako hiriburuan, auto batek zebra-bide batean harrapatuta.
Istripua 16:00ak aldera jazo zen. Udaltzaingoa inguruabarrak ikertzen ari da, Gasteizko Udalak agiri batean azaldu duenez.
Ballester Apezpikuaren kalearen eta Kalonjeen zidorraren elkargunean, zebra-bide batean gertatu zen ezbeharra. 20 urteko emakume gaztea eta haren semetxoa zauritu ziren. Haurtxoa karro batean zihoan.
Ama eta semetxoa artatu zituzten larrialdi zerbitzuek, eta biak Txagorritxu Ospitalera eraman zituzten, baina gutxi geroago medikuen sendagiria jaso zuten, Osakidetzako iturriek jakitera eman dutenez.