Gizartea -

PSOEren proposamena

Kongresuak prostituzioa debekatzeko proposamena bozkatuko du asteartean

PSOEren ekimenak "sexu esplotaziorako gizakien salerosketaren aurka borroka egitea" eta horretarako "prostituzioa abolitzea" proposatzen du.

Prostituzio etxea. Argazkia: EiTB
Prostituzio etxea. Argazkia: EiTB
Prostituzio etxea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan bozketa egingo dute Kongresuan, PSOEren ekimenez, Espainian prostituzioa debekatzearen gainean, sozialistek eta Podemosekoek bat egiten ez duten gai baten inguruan.

PSOEren ekimenak "sexu esplotaziorako gizakien salerosketaren aurka borroka egitea", eta horretarako "prostituzioa abolitzea" proposatzen du.

Gaur egun prostituzioa 'alegala' da, hau da, ez da ez legala, ez ilegala, eta prostituzioa librea da borondatez egiten bada, eta pertsona horrek eskuratzen badu etekin guztia. Hala ere, zigortu egiten da "joan-etorri publikoko eremuetan, adingabeak inguruan dabiltzan lekuetan (eskola edo parkeak) edo errepideko segurtasuna arriskuan jartzen den tokietan", eta proxenetismoa ere zigortu egiten da.

Prostituzioa legalizatzearen inguruko eztabaida iaz itzuli zen, Espainiako Gobernuak Sexu Langileen sindikatua (OTRAS) onartzea erabaki ostean. Neurri horren aurrean, Magdalena Valerio Enplegu ministroak esan zuen "ziria" sartu ziotela eta atzera egingo zutela. Hala ere, gertakariak agerian utzi zituen alderdien arteko ezadostasunak.

Bai PPk eta bai PSOEk prostituzioaren kontrako jarrera erakutsi dute. Baina Unidos Podemos zatituta dago; Podemos, IU eta En Marea debekuaren alde dauden arren, En Comu Bartzelona legeztatzea ari da aztertzen. Ciudadanos ere ez dago debekuaren alde, eta borondatez lan egiten duen "gutxiengo" hori arautu nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Albisteak PSOE Gizartea Eguneko albisteak