Gizartea -

SALAKETA

Indarkeria pairatzeko arriskua bost aldiz handiagoa da ezintasuna duten emakumeentzat

Eginaren Eginez elkarteak elkarretaratzea egin zuen atzo Gasteizen, gutxitasun fisikoa duten emakumeek jasaten duten 'bazterkeria bikoitza' salatzeko.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beltzez jantzita eta 'Ez gara ikusezinak' lelopean, Eginaren Eginez gutxitasun fisikoa duten pertsonen Arabako elkartea kalera atera zen atzo Gasteizen, gizartearen eta erakundeen aldetik pairatzen duten bazterkeria salatzeko. Elkarretaratzea egin zuten Ama Zuriaren plazan.

Ezintasun fisikoa duten emakumeek bazterketa bikoitza pairatzen dutela esan zuten: emakume izateagatik eta gutxitasuna izateagatik. Maria Colino Eginaren Eginez elkarteko kidearen hitzetan, indarkeria matxista jasateko arriskua bost aldiz handiagoa da ezintasun fisikoa duten emakumeentzat.

Duela lau hamarkada sortu zen Eginaren Eginez elkartea Araban, gutxitasun fisikoa duten pertsonen eskubideak defendatzeko. "Duintasunez bizitzeko eskubidea" aldarrikatzen dute, eta "aukera berdintasuna" eskatzen diete erakundeei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa