Gizartea -

Indarkeria matxista

Indarkeria matxistarekin lotutako auziek % 7 egin dute gora 2018an Araban

Tratu txarrak pairatu dituzten 10 emakumetik 8k seme-alabak dituzte, eta adingabeko horietatik ia erdiek tratu txar fisiko edo psikologikoak jasan dituzte.

Hegoak dio atención psicológica a 1.035 personas. Foto bajo licencia CCO
Violencia de género
Hegoak dio atención psicológica a 1.035 personas. Foto bajo licencia CCO

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiaren Hegoak zerbitzuak artatutako indarkeria matxistaren biktima kopuruak % 7 egin dute gora 2018an, 652 emakume artatu baitituzte 2018an. Horrenbestez, azken hamarkadan genero indarkeriak eragindako auziak bikoiztu egin dira eta markak hautsi ditu.

Marian Olabarrieta Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen diputatuak eta Miren Saratxaga Gizarte Zerbitzuen zuzendariak asteazken honetan prentsaurrekoan jakitera eman dutenez, guztira 1.035 lagunek jaso dute laguntza psikologikoa Hegoak zerbitzuan.

Arreta jaso duten pertsona gehienak (881) zuzenean edo zeharka tratu txarrak edo sexu-abusuak jasan dituzten adin nagusikoak izan dira, 78 adingabe sexu abusuen biktima izan dira edo genero indarkeria bizi izan dute familian, eta 51 gizonezkoak izan dira, bikotekideen aurka indarkeria erabili dutenak eta euren borondatez terapia psikologikora joan direnak.

Tratu txarrak pairatu dituzten 10 emakumetik 8k seme-alabak dituzte, eta adingabeko horien artean ia erdiek tratu txar fisiko edo psikologikoak jasan dituzte.

Sexu-erasoengatik artatutako auziek ere gora egin dute: 2017an, 21 auzi izan ziren eta, 2018an, berriz, 36. Gainera, aurretik erasoren bat pairatu eta oraindik laguntza psikologikoa jasotzen duten 53 emakume daude zerbitzu horren laguntza jasotzen.

________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Arabako Foru Aldundia albisteak