Gizartea -
Osakidetza osatzeko
Euskal herritarren % 20k osasun aseguru pribatua du
Estaldura mistoa duten autonomia erkidegoen artean, hirugarren postuan dago Euskadi; jarraian, Kataluina eta Madril.
Erredakzioa
Osasun sistema autonomiko ezberdinen adierazle ezberdinak bildu dituen Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak argitaratu berri duen ikerketaren arabera, euskal herritarren % 20k osasun aseguru pribatua du. Aseguru honek Osakidetzaren bidez eskainitako estaldura osatu eta hobetu ohi du.
Espainiar estatuan,&' || 'nbsp; berriz, herritarren % 13,2k du aseguru pribatua. Aragoi, Murtzia, Extremadura eta Ceuta/Mellila bezalako autonomia erkidego batzuetan ezinezkoa da hedadura mistoa izatea eta honek estatuko batazbestekoa baldintzatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea