Gizartea -
Ikerketa zabalik dago
Lapurretaren hipotesiak indarra hartu du Amaia Azkueren auzian
Emakumearen hilotza asteazkenean aurkitu zuten Azpeitiako Ibai-Eder urtegian. Zaurien arabera, jipoi handia eman zioten. Aresek adierazi duenez, "ikerketa guztiak zabalik jarraitzen dute".
Erredakzioa
Rodolfo Ares Barne sailburuak aurreratu duenez, lapurreta da Ertzaintzak Amaia Azkueren hileta argitzeko erabiltzen ari den hipotesia.
Emakumearen hilotza asteazkenean aurkitu zuten Azpeitiako Ibai-Eder urtegian. Zaurien arabera, jipoi handia eman zioten. Haren autoa ostiral arratsaldean aurkitu zuten, lokatz hondarrekin, Azpeitiako Loiola auzoan, santutegiko loretegietatik gertu.
Hala ere, "ikerketa guztiak zabalik" jarraitzen dutela azpimarratu du Aresek. "Froga guztiak aztertzen ari dira, autoan eta inguruetan aurkitutakoak", azaldu du Barne sailburuak.
Bukatzeko, "hiltzaileak lehen baino lehen harrapatu nahiditugu, eta epailearen aurrera eraman" gaineratu du.