Gizartea -

Kontsumo

Carrefourrek haurtxoentzako eskuzapi kutsatuak merkatutik baztertu ditu

"Carrefour Baby Sensitive" haurtxoentzako eskuzapien hiru lote baztertu ditu bakterio bat antzeman ostean.

Argazkia: Carrefour
 72 aleko "Carrefour Baby Sensitive" haurtxoentzako eskuzapiak
Argazkia: Carrefour

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carrefourrek Espainiako Medikamentuen eta Osasun Produktuen Agentziari jakinarazi dionez, 72 aleko "Carrefour Baby Sensitive" haurtxoentzako eskuzapien hiru lote baztertu ditu, horietan "Burkholderia contaminans" bakterioa antzeman dutelako. Bakterio horrek kaltetutako azala kutsa dezake.

07649, 07650 eta 07651 loteetan antzeman dute bakterioa, Carrefourrek agiri batean jakitera eman duenez. Hortaz, lote horietako haurtxoentzako eskuzapiak ez erabiltzeko gomendatu dute. Izan ere, pertsona osasuntsuetan ez du kalte handirik eragiten, baina "kaltetutako azaletan edo immunologia-sistema ahula duten pertsonengan arriskutsua izan daiteke".

Horrenbestez, Carrefourrek bere merkataritza gune, hipermerkatu eta supermerkatu Express eta Marketetatik kendu ditu eskuzapi horiek eta kontsumitzaileentzako ohartarazpena argitaratu du bere webgunean.

Eskuzapi horietako loteren bat izanez gero, ez erabiltzeko eta Carrefourrengana jotzeko eskatu du Espainiako Medikamentuen eta Osasun Produktuen Agentziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Umeak albisteak Supermerkatuak gaur