Gizartea -

Gizon bat atxilotu dute Donostiako parke batean emakumeen aurrean masturbatzeagatik

49 urteko gizona hainbat egunez ikusi zuten masturbatzen Cristina Enea parkean, emakumeak pasatzen zirenean. Aurrekariak ditu exhibizionismoagatik.

Cristina Enea parkea Donostian. Argazkia: Jose Ignacio Ostiza
Cristina Enea parkea Donostian.
Cristina Enea parkea Donostian. Argazkia: Jose Ignacio Ostiza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du, hainbat egunetan Donostiako Cristina Enea parkean, emakumeak paseatzean ari zirenean, euren aurrean masturbatzeagatik.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, hori gertatzen ari zela abisatuz hainbat dei jaso zituzten, eta ostiralean, zaintza operazio bat jarri zuten martxan.

13:00ak aldera, parkeko sarrera dagoen bankuetako batean aurkitu zuten, eskola bateko sarreratik gertu.

Kaleko jantziekin zihoazen bi emakumezko agente, paseoan balebiltza bezala igaro ziren handik eta gizona masturbatzen hasi zen, pasealekutik metro batera. Horretan jarraitu zuen bertatik bikote bat eta ume bat igaro zirenean ere, eta atxilotu egin zuten.

Atxilotuak aurrekariak ditu exhibizionismoagatik, eta epailearen aurrera joan beharko du deitzen zaionean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak