Itxi

Gizartea

OMENALDIA

Martxoaren 3ko sarraskia gogoratzeko manifestazioa egingo dute gaur Gasteizen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurtengo ekitaldiek bost ardatz izango dituzte: feminismoa, pentsiodunen borroka, prekarietatea, migrazioa eta burujabetza. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek ekitaldietan parte hartzera deitu dute.

  • Martxoaren 3ko sarraskia gogoratzeko ekitaldien aurkezpena, Gasteizen.

    Martxoaren 3ko sarraskia gogoratzeko ekitaldien aurkezpena, gaur, Gasteizen. Argazkia: EiTB.

Duela 43 urte Gasteizko Zaramaga auzoan izandako sarraskia gogoratuko dute igande honetan. Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak, sindikatuek eta hainbat eragile sozialek deituta, manifestazioa eta oroimen ekitaldia egingo dituzte, karga polizial batean hil zituzten bost langileak omentzeko. Orduko langileen borroka ekarriko dute gogora, "benetako aldaketa soziala, politikoa eta ekonomikoa" beharrezkoak direla aldarrikatzeko.

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek agerraldia egin dute asteon Arabako hiriburuan, ekitaldiak babestu dituzten gizarte eragileek lagunduta. Iganderako antolatu dituzten ekitaldiak aurkeztu dituzte hedabideen aurrean, eta herritar guztiei dei egin diete ekitaldietan parte hartzera. Zehaztu dutenez, 17:30ean ekitaldi xume bat egingo da San Frantzisko elizaren parean, eta, ondoren, 18:00etan, manifestazioa abiatuko da toki horretatik bertatik.

Begoña Vazquez eta Jone Gibeldi ELA eta Steilas sindikatuetako ordezkariek, hurrenez hurren, irakurri dute manifestua. 1976ko martxoaren 3an hil zituzten langileen aldarrikapenak bizirik dirautela esan dute.

"Gaur, atzo bezala, arrazoi asko ditugu borrokan jarraitzeko. Horregatik, aurtengo leloa 'Etorkizuna eraikiz, bateratu, borrokatu eta aurrera egin' izango da. 76ko sarraskiak inpunitatean jarraitzen du. Egia, justizia eta erreparazioa aitortu gabe ezingo dugu justizia sozial batean oinarritutako etorkizunik eraiki", esan du Gibeldik.

Aurtengo ekitaldiek bost ardatz izango dituzte: feminismoa, pentsiodunen borroka, prekarietatea, migrazioa eta burujabetza.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena