Gizartea -
Fort Lauderdale (Miami)
Pablo Ibarren aurkako epaiketaren azken fasea maiatzaren 15ean hasiko da
Epaileari gomendioa emateko maiatzaren 22ra arte izango du herri-epaimahaiak.
Agentziak | Erredakzioa
Pablo Ibarren kontrako epaiketaren azken fasea maiatzaren 15ean hastea erabaki du Dennis Bailey epaileak. Heriotza-zigorra ala biziarteko kartzela-zigorra ezartzeko gomendioa ematea erabaki beharko du herri-epaimahaiak.
Fiskaltzak eta Defentsak aurkako eta aldeko argudioak eta lekukoak, hurrenez hurren, aurkeztu ahal izango dituzte maiatzaren 15etik aurrera. Bestalde, epaileari gomendioa emateko maiatzaren 22ra arte izango du herri-epaimahaiak.
Laugarren epaiketaren ahozko fasea azaroaren 26an hasi zen Fort Lauderdaleko auzitegietan, Miamitik 40 kilometro iparraldera. Herri-epaimahaiak aho batez errudun jo zuen Ibar 2019ko urtarrilaren 19an.
Sei kargu egotzita Ibar errudun jo zuten, horietako hiru hilketak dira, baita armak erabiliz egindako lapurreta ere. Casimir Sucharski klub bateko jabea, Sharon Anderson eta Marie Rogers sorbaldatik tirokatu eta hiltzea leporatzen diote.
Pablo Ibarrek ia 25 urte daramatza preso.